jueves, 19 de febrero de 2009

ihauterietarako lantxoa


Zuen blogak irakurrita hemen duzue galdera batzuk test modukoak,
http://cid-23903d5c6189f497.skydrive.live.com/self.aspx/P%c3%bablico/galderak.doc
zabaldu artxiboa, gorde zuen ordenagailuan, astean zehar betetzen joan (azpimarratuz erantzun egokiak) eta gero bidali andoni.goiriena@gmail.com eta zuzenduta jasoko duzue zuen korreoan edo blogean.

martes, 10 de febrero de 2009

Zer izan ziren bandokideen arteko gerrak?


Europa krisi ekonomiko izugarria geratu zen. Konponbiderik ez zuenez, errazena akukeratu zuten, indarkeria. Horren ondorioz segurtasunik gabeko sasoi luzea hasi zen. Jauntxoek nekazariei, elizgizonei lapurtzen zieten. Familia-burua ziren nobleek euren senide guztien, hau da, leinuaren babesa zuten. Euskal Herrian, ordea leinuak bi bando handitan elkartu ziren: oinaztarrak eta ganboatarrak. Bandokideak dorretxeetan bizi ziren.
Eraikin garatuenek kanpoko harresiak zituzten. Dorretxe eta gaztelu batzuen artean, ezagunak ditugu Muñatones (Muskiz), Martiartu (Erandio) eta leinu horretako ordezkari ospetsuena Lope Garcia de Salazar izan zen (1399-1476).
XV.mendeko azken herenean, krisi ekonomikoa amaitu egin zenez, indarkeria ere desagertu egin zen. Hemendik aurrera aro modernoa hasten da.

miércoles, 4 de febrero de 2009

Erromesaldiak


Izpiritu erlijiosoaren eta Jainkoaren graziaren bilaketaren ondorioz, sinestunek bidaia luzeak egiten zituzten leku santuetara, Jainkoarenganako maitasuna erakutsi nahian. Hona hemen Erdi Aroko hiru bide: Compostelako Santiago, Jerusalem eta Meka.
Santiago bidea VIII.mendean sortu zen, Santiago apostolua, Jesukristoren ikasleetako bat Compostelako Santiagon (Galizian) lurperatuta zegoela zabaldu zenean.
Erromesak galtzada erromatar zaharraren trazatua jarraitzen zuten. Bertan, jateko eta lan egiteko aukera eskaintzen zieten herriak aukeratzen zituzten.
Erromesaldiko ibilbideetan ostatuak, ospitaleak, bentak, elizak… eraiki zituztenez ibilbide kultural bihurtu ziren.
Beste bide bat, kristauena ere, Jerusalemerakoa da, bertan Jesus hil zutelako. Gaur egungo Israel/Palestina dagoen lekuan.
Musulman erromesaldia Mekara da (Arabia penintsulan dago), bertan Mahoma jaio baitzen. Musulmanen liburuak, Koranak, gutxienez erromesaldia bizitzan behin egin behar dutela dio.(Lorea,Uxue eta Idoia)

Nola egiten ziren liburuak?


XV.mendean papera nagusitu zen arte, pergaminoa erabiltzen zen.
Pergaminoa, zenbait motatako larruak garbituz egiten zen. Idazteko, luma eta tinta erabiltzen zen. Luma, antzar handiena izan ohi zen. Antzarrari kendutakoan, uretan sartzen zen biguntzeko. Gero, harea beroaz lehortu eta zorroztu egiten zen. Tinta, mineralak edo begetalak izan ohi ziren. Idazten hasi aurretik, berunezko arkatzez marratzen zuten pergaminoa marrari jarraitu ahal izateko. (Lorea,Uxue,Idoia)

Monasterioak kulturaren basbeslukuak izan ziren bertan, eskuz idatzitako gauzak kopiatu eta irudiz egiten ziren. Mongeek ospe handia lortu zuten jainkoaren ordezkariak zirelako eta ezagutza handia zutelako. Biztaleak eliza xumeen inguruan pilatu ziren, geroxeago XIII. eta XIV. mendeeten borrokatu ziren eta derretxeak eraiki zituaten nobleak.
(Lorea,Uxue eta Idoia)

Nola ehorzten zituzten hildakoak?


Erdi Aroan asmatu zen orain arte erabili dugun lurperatzearen teknika baina jauntxoen hilobiak ez ziren lurpean egoten, apaindutako kaxa handietan gordetzen baitziren haien gorpuak.
Erdi Aroan, kristautasuna izan zen nagusi. Aurreko tradizioko sinboloak ere azaltzen dira Erdi Aroko hilobietan. Beraz, argi eta garbi dago kristautasunaren kultura astiro-astiro zabaldu zela.(Lorea, Uxue eta Idoia)